Josu Ozaita eta Jaime Altuna, antropologoak: “Kalabazak arima, deabru, sorgin edo etsai bilakatu zitezkeen”
2017/10/27
09:05
eta kitto!
Etnologia izan zen 2015eko Juan San Martin bekaren ikerketa-esparrua, eta Arimen Gauaren ospakizunaren inguruan Euskal Herrian eman den bilakaera eta partaideen diskurtso, bizipen eta praktiken azterketa egiteko proposamena luzatu zuten Josu Ozaita eta Jaime Altunak. “Alor desberdinak ukitzen dituen lan mardula” aurkeztu zuten Portalean joan den astean, eta UEU eta Eibarko Udalak lana argitaratzeko asmoa dutela adierazi digute. Gainera, gaiaren inguruan hainbat hitzaldi ematen ari dira. “Polita da ikustea urte eta erdiz buruturiko lanak interesa piztu duela gizartean”.
-2015ean Juan San Martin beka jaso eta joan den astean aurkeztu zenuten zuen ikerketa Eibarren. Nolako lan-prozesua izan da?
Antropologia gradua amaitu berritan, biontzat aukera polita izan da lau urteetan ikasitakoa praktikan jartzeko. Ia zerotik hasita, prozesu gora-beheratsua izan da, baina azken lanarekin oso gustura gaude eta esperientzia positiboa izan da. Ildo honetatik, esan, behin ikergaian barneratuta, proiektuan jarri ez genituen gai batzuen inguruan ere barneratu garela, ikerketak hala eskatu digulako.
-Zer lan irten da ikerketa guzti horretatik?
Alor desberdinak ukitzen dituen lan mardula. Espero dugu gaiaren inguruan etorkizunean egin daitezkeen ikerketentzako baliagarria izatea. Gaia ikuspegi zabal batetik aztertu dugu, eta puntu batzuetan sakonki barneratu. Hala ere, gai honek ikerketa gehiagorako aukera ematen du.
-Lana gizarteratuko duzue? Zer egiteko asmoa daukazue ikerketa honekin?
Ikerketek apalean gordeta geratzeko arriskua izan ohi dute, eta guk arreta jarri diogu ahal den neurrian zabalpenari egiteari. UEU eta Eibarko Udalak lana argitaratzeko asmoa azaldu dute. Bestetik hainbat hitzaldi ematen ari gara: Eibar, Irurtzun, Iruñea, Aretxabaleta, Bermeo… eta komunikabideetatik ere deika ari zaizkigu. Polita da ikustea urte eta erdiz buruturiko lanak gizarte interesa piztu duela.
-Zein ondorio nagusi atera dituzue?
Hiru helburu printzipal genituen: Urriaren 31aren inguruko jai berrietan barneratzea, duela hamarkada batzuetako kalabazen inguruan adinekoei elkarrizketak egitea, eta haurren iritzi eta bizipenak jasotzea. Arimen Gaua eta Gau Beltza izenarekin jai arrakastatsuak sortzen ari dira azken urteotan hainbat herritan, eta aurreikusi daiteke gehiago ere sortuko direla. Bertako ezaugarri desberdinetan barneratu gara. Bigarrenik, duela hamarkada batzuk, gaurko adinekoenak haur zirenean oso ohikoa zen udazkenean zehar (nahiz eta Santu Guztien egunaren inguruan gehiagotan egin) arbi eta kalabazak baratzetatik hartu (edo lapurtu), hustu, aurpegi forma eta kandela batekin bide bazterretan jartzea jendea beldurtzeko iluntasunean. Oso ohikoa zen hau Euskal Herri guztian zehar. Haurren jolasa zen; bihurrikeria, kontuan izanda sasoi hartako testuingurua: kristautasuna, arimetan sinesten zen, iluntasunaren presentzia handia… Azkenik, hirugarren helburuari dagokionez, haurrekin egotea oso interesgarria da. Askotan helduen posiziotik begiratzen ditugu gauzak, eta kasu honetan polita eta beharrezkoa izan da eurekin egotea. Badakite Halloween komunikabide eta eskolen bidez jaso dutela, baina heldu askok sentitzen duten identitate talka horretatik haratago, haurrentzat osagai oso erakargarriak dituen jaia da: iluntzean lagunartean ateratzeko, beldurra eta susto emozioak bizitzeko, mozorrotzearekin jolasteko, goxokiak jateko edo talde izaera elikatzeko aukera ematen die jai hauek.
-Ezusteko, bitxitasun edo kontu harrigarririk aurkitu duzue prozesu osoan zehar?
Ezusteko handiena jai hauen inguruan mugimendu anitzak topatzea izan da: toki batzuetan haurrek beraien kabuz Halloween ospatzen dute, beste batzuetan helduek aktibatu dituzte Gau Beltza edo Animen Gaua sasoi bateko kalabazen errituetan oinarrituta, Nafarroako herri txiki batzuetan haurrek aspalditik datozen azaroaren 1eko eske-errondak ospatzen dituzte… Ospatzeko modu ezberdinak jaso ditugu Euskal Herriko hainbat txokotan eta, lehen esan bezala, biziberritzen ari dira hainbat ospakizunak. Bestetik, adinekoei egindako elkarrizketetan kalabazen bidez beldurra eragitea oso zabalduta zegoela jaso dugu. Euskal Herriko toki askotan egiten zen, eta iluntasunak presentzia handia zuen testuinguru kristauan. Kalabazak arima, deabru, sorgin edo etsai bilakatu zitezkeen. Polita izan da Eibarko kasua ezagutzea ere, aniztasun handia topatu dugulako: zentro komertzialek Halloween erabiltzen dute, haur askok kalean Halloween ospatzen dute, eskolaren batean Arima Gaua lantzen dute beldurrezko istorio eta jolasekin, baserri auzune batean bi urte daramatzate Arima Gaua ospatzen baserrietako eske-erronda mozorrotuta eginez, eta bestetik, Gaztaiñerre eguna daukazue, Arimak ondratzeko eguna.