ERREBAL Afariketan
Errebal plazan eta Indianokua gaztelekuan egingo den programa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2017. urtean jaiotako haurrak (Haur Hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrek astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta Lehen Hezkuntzako haurrek astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin.
Afariketan
Arrateko Andra Mari ikastetxean, Sansaburun eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean (Amaña) egiten den egitasmoa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2017. urtean jaiotako haurrak (Haur Hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrek astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta Lehen Hezkuntzako haurrek astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin.
Jazinto Olabeko ludoteka
Jazinto Olabeko zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartean dauden haurrentzat da.