Eskualdeko 2.000 lagun bildu ziren zapatuan pentsio duin eta publikoen aldeko manifestazioan

Eskualdeko 2.000 lagun bildu ziren zapatuan pentsio duin eta publikoen aldeko manifestazioan
2019/11/18 eta kitto!
Euriak eta hotzak ez zituen jubilatuak kikildu eta zapatuan eskualde osotik etorritako 2.000 bat lagun elkartu ziren Untzagan, Debabarreneko pentsionista plataformek deituta, pentsio duin eta publikoak eskatzeko egin zen manifestazioan parte hartzeko. 2018ko urtarrilaren 15ean hasi ziren asteroko mobilizazioetan bezala, zapatuko ekitaldian ere 2011. eta 2013. urteetako legeak bertan behera lagatzea, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, 1.200 euroko gutxieneko soldata eta pentsioetan andra eta gizonen artean dagoen aldea desagertzea eskatu zituzten, besteak beste.

https://youtu.be/gUlk7rmWMCY

IMG_2814