Etxeratze agindua 23:00etan izatea proposatuko du gaurko bileran Osasun Ministerioak

Etxeratze agindua 23:00etan izatea proposatuko du gaurko bileran Osasun Ministerioak
2021/03/10 12:13
eta kitto!
Etxeratze agindua 23:00etara atzeratzea eta Autonomia erkidegoen itxiera perimetrala mantentzea proposatuko du Espainiako Gobernuak Lurralde arteko Osasun Batzordean.

Lurralde arteko Osasun Kontseiluak gaur erabakiko ditu San Joseko zubian eta Aste Santuan indarrean egongo diren neurri murriztaileak.

Carolina Dariasek zuzentzen duen Ministerioak eremu publiko itxietan gehienez 4 pertsona elkartzea eta eremu publiko irekietan muga hori 6koa izatea proposatuko du.

Osasun Ministerioaren helburua da neurri horien aplikazioa derrigorrezkoa izatea erkidego guztietan martxoaren 17tik 21era (San Jose egunaren ospakizunean) eta martxoaren 26tik apirilaren 9ra (Aste Santuan). Era berean, etxeratzeko agindua ere Estatu osoan bera izatea nahi du, eta 23:00etatik 06:00etara egotea indarrean.