Errenta aitorpena? Aurten ere, duda barik, EUSKARAZ!

Errenta aitorpena? Aurten ere, duda barik, EUSKARAZ!
2023/04/11 eta kitto!
“Errenta aitorpena? Aurten ere, duda barik, EUSKARAZ!” leloarekin abiatu du aurten kanpaina Eibarren AKEBAIk, Eibarko Udalaren babesarekin. Euskaraz bizi nahi duten herritarrei errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita egin nahi zaie.

"Azken urteetan handituz joan da Foru Ogasunarekin harremanetan euskara hautatu duten eibartar kopurua, baina hobetzeko tarte handia dago oraindik", adierazi dute Eibarren AKEBAItik.


Lau urteko egitasmoa             
Gipuzkoako Foru Aldundiak lau urteko egitasmoa abiarazi zuen duela hiru urte, honako helburuarekin: Ogasunarekin euskaraz egitea aukeratu duten gipuzkoarren kopurua 100.000 lagunera iristea. "Eibarren, berriz, 1.700eko langa gainditu nahi da aurten. Erronka hori lortzea gizarteak hizkuntza berdintasunaren alde egindako ahaleginaren sari bat litzateke", diote AKEBAItik

Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: autolikidazio proposamena, mekanizatua eta internet bidezkoa.

Gipuzkoako Ogasunarekin harremana euskaraz izateko argibideak HEMEN.

Errenta aitorpen kanpainari buruzko datak eta informazio zabalagoa HEMEN.