AEK euskaltegiaren bizidekarra ibiliko da gaur arratsaldean Untzagan

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
AEK euskaltegiaren bizidekarra ibiliko da gaur arratsaldean Untzagan
ETA KITTO 2022, Ira 20

Gaur arratsaldean ailegatuko da Eibarrera AEKren bizidekarra. 18:30etik aurrera Untzagan ibiliko da eta nahi duenak bizikleta berezi horretan buelta bat emateko aukera izango du. Gainera, musikaz eta janariaz girotuko dute arratsaldea. AEK euskaltegiak 22-23 ikasturteko matrikulazio kanpainaren baitan antolatu du ekintza: “Izan ere, ikasturte berrian euskara ikastera animatu nahi ditugu eibartarrak: gazteak, helduak, jubilatuak… denentzako aukera zabala daukagu”. Azaldu dutenez, bizidekarrarekin ikasle eta irakasleen arteko lotura irudikatu nahi da, “elkarrekin egiten dutelako euskara ikasteko bidea”. Informazio gehiago www.aek.eus helbidean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »