Astindu Eibar hizkuntza eskubideen atari berria aurkeztu du gaur eguerdian AKEBAI-k

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
Astindu Eibar hizkuntza eskubideen atari berria aurkeztu du gaur eguerdian AKEBAI-k
ETA KITTO 2021, Eka 08

Gaur eguerdian aurkeztu du Eibarren AKEBAI-ko Ekipoak Astindu Eibar hizkuntza eskubideen atari berria, Untzagako jubilatuen etxean egin den prentsaurrekoan. Ekitaldian azaldu dutenez, “herritarrei hizkuntza-eskubideen berri emateko, eta horiek bermatu eta errespetarazteko” sortu dute Astindu Eibar hizkuntza eskubideen ataria. Aurkezpenean esandakoari jarraituz, “eibartarrek eta Eibarko zerbitzuetako erabiltzaileek hizkuntza-eskubideen inguruan izan ditzaketen zalantzak, kezkak, galderak… jasotzeko eta argitzeko kanal bat da, bertokoa, gertukoa, herrikoa. Herritarrek jasotako hizkuntza-eskubideen urraketak edo ustezko urraketak adierazteko eta partekatzeko kontaktua izango da, eta ahalik eta modu egokienean bideratzeko gomendioak eman eta bitartekaritza eskainiko dugu. Elkarlanean, elkarri lagunduz, modu baikor eta eraikitzailean lortuko dugu Eibarren euskararen presentzia handitzea. Eibartar guztion parte-hartzearekin lortuko dugu Eibar euskaldunagoa egitea”. Izan ere, Eibarren euskararen presentzia handitzea eta erabilera areagotzea eta normalizatzea da helburua. Gaur prentsaren aurrean aurkeztu dute egitasmoa, baina aurrerago herritarrei honen berri emateko asmoa daukatela gaineratu dute.

Eibarko Udalak, …eta kitto! Euskara Elkarteak, Eibar Kirol Elkarteak, Eibarko Dendarien Elkarteak eta San Andres Ostalaritza Elkarteak egin dute bat Astindu Eibar hizkuntza eskubideen atariarekin eta gaurko ekitaldian elkarte horietako ordezkariak aritu dira berbetan. Bideo honetan bildu ditugu beraien berbak:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »