UEUren 50. Udako Ikastaroak aurkeztu dituzte Kepa Sarasola UEUko Zuzendariak, Irati Iciar UEUko Udako Ikastaroetako arduradunak eta Pauline Guelle UEUko zuzendaritzako kideak. Aurten 50 urte beteko dituzte Udako Ikastaroek eta, hori dela eta, edizio berezia izatea nahi dute. Asmo horrekin 22 jardunaldi eta topaketa antolatu dituzte, hainbat eragileekin elkarlanean. Biarritzen egingo den “50 urte UEUgintzan” jardunaldiak emango die hasiera ikastaroei. Izena emateko epea jadanik irekita dago eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte egin ahal izango da matrikula. Informazio gehiago izateko zein matrikula egiteko, www.ueu.eus helbidera jo.
- UDAKO IKASTAROAK . ELKAR EKIN. 2022
- 50 urte UEUgintzan. Udako Ikastaroen Hasiera Ekitaldia. (Biarritz, maiatzak 21)
- 1. astea: ekainak 27-uztailak 1
- Zientziaren balioak egia-ostearen garaietan. (Iruñea, ekainak 27)
- Mendebaldeko Mito Bilketa. (Bilbo, ekainak 27)
- Lurralde eko-euskaldun eta euskal-feministarik bai ote? (Iruñea, ekainak 28)
- Nola gainditu Murphyren legea? Euskal utopia irudikatzeko ariketa kolektiboa.(Eibar, ekainak 28 eta 29)
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura: Liburutegi, artxibo eta atari digitalak: digitalizazioaren erronkak Euskal Herrian. (Eibar, ekainak 29)
- Helduen Euskalduntze Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrak. (Glotodidaktika VII. Topaketa). (Eibar, ekainak 29)
- Unibertsitate-jakintzaren komunikazioa: liburuak, aldizkariak, ikus-entzunezkoak, sare sozialak… (Bilbo, ekainak 29)
- Euskal curriculuma: egungo esperientziak eta etorkizuneko aukerak. (Donostia, ekainak 29)
- Zero kilometroko arkitektura: azpiegitura berriak sortzaileen eskutik (bisita gidatua). (Eibar, ekainak 30)
- Adimen Artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgune. (Donostia, uztailak 1)
- IEB2022. Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala. (Donostia, uztailak 1).
- Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa: Egungo ikerlerroak eta etorkizunerako aukerak. (Eibar, uztailak 1).
- astea: uztailak 4-8
- astea: uztailak 11-15
50UIElkarEkinikastaroudakoUEU
Gaiarekin zerikusia duten albisteak