Banatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak sanjuanetako otarra

Banatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak sanjuanetako otarra
2021/07/07 eta kitto!
Oskar Igarza 2.151 zenbakiaren jabeak eraman du …eta kitto! Euskara Elkarteak sanjuanetarako atera duen otarra. Gaur eguerdian jaso du saria Urkizun, eta bertan izan dira otarra osatzen lagundu duten establezimenduetako ordezkariak ere: Otegi eta Mugika harategiak 60 euro bana; Arregi Domínguez arraindegiak (Bidebarrieta eta Ego-Gain) 60 euro bana, 200 euro Eibar Merkataritza Gune Irekiak eta 60 euro …eta kitto!-ren produktuetan. Guztira, 500 euroko balioa duen otar ederra eraman du etxera Oskarrek.

…eta kitto! Euskara Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie otarra osatzen lagundu duten establezimenduei eta, nola ez, otarrerako rifak erosi dituzten guztiei: “Herritarrek euren babesa erakutsi digute beste behin ere, eta oso eskertuta gaude. Laguntza horri esker, hain gogorra izaten ari den urtea zertxobait xamurtuko zaigu eta ilusioz jarraituko dugu gure jarduna aurrera eramaten”