[BIDEOKLIPA] Euskaraldian Ahobizi eta Belarriprest rolekin parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
[BIDEOKLIPA] Euskaraldian Ahobizi eta Belarriprest rolekin parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago
ETA KITTO 2020, Ira 30

Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabaldu zen irailaren 24an. Aurreko edizioan moduan, ahobizi eta belarriprest rolekin parte hartuko dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozialeko parte hartzaileek.

Norbanakoek euskaraldia.eus webgunean edota mugikorrerako sortu duten aplikazioan eman dezakete izena, ahobizi edo belarriprest bezala. 2020ko Euskaraldiko bideoklipa ere aurkeztu zuten aurreko astean Bergarako Seminarixoan egin zuten irekiera ekitaldian. Iruñeko Broken Brother Brass Band taldeak egin du kantua eta Sustrai Colina bertsolariak jarri dizkio berbak. Doinu dantzagarriak Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »