Bihar "Etxealditik Euskaraldira" ekimeneko ekarpenak partekatzeko gonbidapena egin dute Euskaralditik

Bihar "Etxealditik Euskaraldira" ekimeneko ekarpenak partekatzeko gonbidapena egin dute Euskaralditik
2020/05/02 eta kitto!
Etxealditik Euskaraldira ekimena amaitzeko, Kike Amonarriz eta Rita Aldabaldetrekuk ekimenean parte hartu dugun guztion bizipenekin bihar sareak betetzea proposatu digute: “Horrela, alde batetik, Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartu duen komunitatea bistaratuko dugu, komunitate hori osatzen duten kideek elkarren berri izateko aukera zabalduz, eta, beste alde batetik, birtualki bada ere, komunitate horren baitan sortu diren pentsamenduak, sentimenduak, lorpenak… gainontzeko guztiei jakinaraziko dizkiegu. Birtualki bada ere, zabaldu ditzagun, bada, gure sentipen, pentsamendu, lorpen…edo dena delakoak mundura! Hasi al zarete zerbait pentsatzen, zerbait egiten? Gogoratu, bihar, zuen sareetara igotzea!”.

https://youtu.be/7-gEA1T4kgA