Eibarko hizkuntza-aniztasuna islatzen duen bandoa kaleratu da, euskara eibartar guztiona dela aldarrikatuz

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko hizkuntza-aniztasuna islatzen duen bandoa kaleratu da, euskara eibartar guztiona dela aldarrikatuz
ETA KITTO 2022, Abe 21

“…euskaraz eta kitto” bandoak 40 urte bete ditu gaur eta ezusteko bereziarekin esnatu da gaur herria, etxeetako atarietan itsatsita aurkitu baitugu “Euskara eibartar guztiona” bandoa. Gaur goizean udaletxeko pleno aretoan egindako  ekitaldian aurkeztu dute bando berria.

Duela 40 urte euskararen bidezidorrak zabaltzen hasi ziren eta orduan kaleratutako Bandoak euskaraz egitea eskatzen zien euskara zekitenei, ez zekitenek ere hizkuntza erabiltzeko aukera izan zezaten. Horixe izan zen Mikel Larrañaga orduko alkateak helarazi zuen mezua. Erabileraren erronka oraindik gainditzeke dago, baina hori ere iritsiko da.

Orain munduko beste lurralde askotatik gure artera bizi izatera etorri diren pertsonak ditugu herrian, 70 nazionalitate desberdinetako jendea, beste horrenbeste ama-hizkuntza dituzten herrikideak. Jon Iraola alkatearen hitzetan “gizartea asko aldatu da. Orain geroz eta herrialde  gehiagotatik etorritako euskaldun gehiago gara. Eta, horren ondorioz, gure hizkuntza gero eta pertsona gehiagoren hizkuntza ere bada. Eta horretaz harro sentitu ez ezik, goraipatu ere egin behar dugu”.

Informazio gehiago Egoibarraren webgunean

MIKEL ETA ION

Mikel Larrañaga eta Jon Iraola

taldea

 

bando zaharra

Orain dela 40 urteko bandoa

euskara eibartar guztiona bandoa

Bando berria

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »