…eta kitto! herri aldizkariaren inguruko ikerketa Portalean aurkeztuko da ekainaren 4an

…eta kitto! herri aldizkariaren inguruko ikerketa Portalean aurkeztuko da ekainaren 4an
2019, Mai 27

…eta kitto! astekaria eta webgunea hobetzeko asmoarekin, eibartarren iritziak jasotzeko inkestak egin zituten Aztiker soziologia ikerguneak orain dela hilabete batzuk, …eta kitto! Euskara Elkarteak horrela eskatuta. Guztira 600 inkesta egin zituzten, gehienak telefono bitartez, eta inkestetako batzuk zuzenean etxeetara joanda bete zituzten inkestatzaileek.

…eta kitto! hedabideari buruz Aztikerrek egiten duen bigarren ikerketa da hau. Aurrekoa 2008an egin zen. Beraz, astekariak azken hamarkadan izandako bilakaera ezagutzeko datuak dauzkagu esku artean. Batutako datu, iritzi eta balorazioak herritarrokin partekatzeko ordua da orain. Aurkezpen-ekitaldia ekainaren 4an egingo da, 19:00etan, Portalea Kultur Etxeko areto nagusian, eta herritar guzientzat zabalik egongo da. Beraz, animatu zaitezte, han egongo gara zuen zain. Aldez aurretik eskerrak ematen dizkizuegu galderei erantzunez aldizkaria hobetzen lagunduko duzuen guztiei.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »