Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!
COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere.
Komunikatzeko, hitz egiteko, elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian, hizkuntza dago. Horregatik, proposamen hau egiten du Etxealditik Euskaraldira ekimenak: hasiko gara hizkuntza ohiturak etxetik aldatzen?
Maiatzaren 3ra arte etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatuko digute. Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko.