Euskaraldian izena eman dutenei txapak banatzen jarraituko dute asteburuan ere

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
Euskaraldian izena eman dutenei txapak banatzen jarraituko dute asteburuan ere
ETA KITTO 2020, Aza 13

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean ospatuko den Euskaraldian parte hartzeko izena eman dutenek, bakoitzak aukeratu duen rola (Ahobizi edo Belarriprest) identifikatzeko erabiliko diren intsignia edo txapak jaso ditzake, horretarako herriko auzo eta puntu ezberdinetan ipiniko diren mahaietan. Amañako parkean, Untzagan (udaletxe ondoan) eta Urkizun (dorreen parean) gaur arratsaldean (17:00etatik 19:00etara) eta zapatu eta domeka eguerdian (12:00etatik 14:00etara) egongo dira; eta astelehenetik barixakura, berriz, …eta kitto! Euskara Elkartean banatuko dituzte, 10:00etatik 12:00etara (txirrina jo eta arduradunak irtengo dira).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »