Euskaraldirako izena eman eta txapa jasotzeko mahaia ipiniko dute eguen arratsaldean Errebalen

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
Euskaraldirako izena eman eta txapa jasotzeko mahaia ipiniko dute eguen arratsaldean Errebalen
ETA KITTO 2022, Aza 14

Euskaraldiko furgoneta eta karpa egon ziren zapatuan Untzagan eta eibartar askok aprobetxatu zuten barixakuan hasiko den Euskaraldirako izena emateko eta etxeko leiho eta balkoiak apaintzeko banderatxoak erosteko. Oraindik ez baduzue Euskaraldian parte hartzeko izenik eman, gogoratu Internet bidez daukazuela horretarako aukera, Euskaraldiaren webgunean. Eta Eibarren aurrez aurre izena emateko, berriz, …eta kitto! Euskara Elkartera (Urkizu pasealekua, 11), Udal Euskaltegira (Portalea, 2. solairua), AEK Euskaltegira (Sostoatarren, 1) eta Depor tabernara (Toribio Etxebarria kalean) joan daiteke. Horrez gain, eguenean (hilak 17) 17:00etatik 18:30era Errebalen mahaia ipiniko da, izena eman eta txapa jaso nahi dutenentzat.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »