Euskarazko produktuen katalogoa banatu diete herriko ume eta ikasle gazteei

Euskarazko produktuen katalogoa banatu diete herriko ume eta ikasle gazteei
2020/12/07 eta kitto!
Euskarazko jolas, joko, liburu eta musika jasotzen dituen katalogoa eta orri markatzailea banatu ditu Eibarko Udalak herriko ikastetxe guztietan. Guztira 2.800 ale banatu dituzte eta Eibarko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ume guztiek jaso dute euskarazko produktuen katalogoa. Horrez gain, DBHko ikasleen artean 1.700 orri markatzaile banatu dira. Bertan, QR baten bidez, katalogoak gaztetxoentzat duen atalerako sarbidea ematen da. Eibarko Udaletik azaldu dutenez, “egitasmo honen bidez familiei eskura jarri nahi zaizkie merkatuan euskaraz dauden produktuak, Gabon garaian, umeei opariak egitean, euskarazkoa izateak duen garrantzia kontuan hartuta”.

Jaitsi katalogoaren PDF-a irudiaren gainean sakatuta: