Euskera ikasteko matrikulazioa zabalik dago euskaltegietan

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
Euskera ikasteko matrikulazioa zabalik dago euskaltegietan
ETA KITTO 2019, Ira 05

Euskera ikasi nahi dutenentzat matrikulazioa zabalik dago herriko euskaltegi bietan. AEK euskaltegian irailaren 27ra arte egin daiteke matrikula eta kurtso berria urriaren 1ean hasiko dute. Informazio gehiagorako euskaltegian galdetu daiteke (Sostoatarren, 1), 943201379 telefonora deitu edo eibar@aek.eus helbidera idatzi (bulego ordutegia 10:00etatik 13:00era eta 16:30etik 19:00etara da astelehenetik eguenera eta 10:00etatik 13:00era barixakuetan).

Eta Udal Euskaltegian irailaren 25era arte egongo da zabalik matrikulazioa. Informazio gehiagorako euskaltegian galdetu daiteke (Bista Eder, 10 Portalea), 943700912 telefonora deitu edo euskaltegia@eibar.eus helbidera idatzi (bulego ordutegia 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara da, astelehenetik barixakura). Batean zein bestean maila guztiak ematen dituzte eta ikastaroak diruz lagunduta daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »