Euskera praktikatzeko aukera bikaina teknologiari esker

Euskera praktikatzeko aukera bikaina teknologiari esker
2020/04/08 eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkartea euskera online praktikatzeko aukera eskaintzen ari da Berbetan programako berbalagunentzat. Talde horietako asko badabiltza dagoeneko online elkartzen eta euskera praktikatzen, baina ...eta kitto!-k, berbalagun taldeetan parte hartzeko aukera,  herritar guztiei zabaldu nahi die. Beraz, euskera praktikatzeko gogoz bazaude, edo premia hori sentitzen baduzu, ez izan zalantzarik eta aprobetxatu aukera! Eman izena Berbetan programan. Ordubetez, zuk nahi duzun egun eta orduan elkartuko gara, giro lasai eta atseginean euskera praktikatzeko. Ez duzu aparteko tresnarik behar, mugikorrarekin nahiko.

Eta euskalduna bazara eta euskera praktikatzea behar dutenei laguntzeko prest bazaude, eman izena zuk ere!

Helbide honetan: elkartea@etakitto.eus edo  hemen sakatuta

berbetan etxean onaDanak