Euskeraz Primeran kanpainako mahaia ipiniko du …eta kitto!k beherapenen azokan

Euskeraz Primeran kanpainako mahaia ipiniko du …eta kitto!k beherapenen azokan
2019/07/17 eta kitto!
Gaur goizean inauguratu dute Udako Beherapenen Azoka, Toribio Etxebarria kalean eta, beste batzuetan bezala, …eta kitto! Euskara Elkarteak mahaia ipiniko du azoka zabalduko duten hiru egunetan (eguazten eta eguenean, 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 19:00etara eta barixakuan goizez bakarrik), jendea erosketak euskeraz egitera animatzeko asmoz. Horretarako, mahaian urez beteta dauden kristalezko hiru ontzi ipini dituzte eta, gerturatzen den jendeak, euskera erabiltzeko hartzen duen konpromisoaren arabera, kolore ezberdina duen kolorante-tantanak botako ditu, horrela urari kolorea emateko. Parte hartzera animatzen diren guztiei ‘Euskeraz Primeran’ kanpainako poltsa bana oparituko diete, erosketak egitera doazenean erabiltzeko eta, gainera, barixakuan zozketatuko duten 100 euroko erosketa-txartela irabazteko aukera izango dute.

euskeraz primeran factoring 3 euskeraz primeran factoring 4