Txikitto! aldizkariaren maiatzeko alea (hemen daukazue PDF formatuan) aste honetan banatuko da Eibarko ikastetxeetan, 6 eta 12 urteko ikasle guztien artean. Azaleko argazkian, Ipurterre ipuin-lehiaketako aurtengo irabazleak. Barruko orrialdeetan irakurri ahal izango dituzue euren ipuinak.
Irabazleak:
LH1-2 mailan Udai Mallagaray (San Andres)
LH3-4 mailan Iñigo Carrion (Aldatze)
LH5-6 mailan Malen Vega (J.A. Mogel)
DBH 1-2 mailan June Paguey (La Salle Azitain)
DBH 3-4 mailan Jone Alcalde (La Salle Azitain)
Sari banaketako ekitaldia YOUTUBEN DAUKAZUE IKUSGAI
Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikasleek egindako denborapasak, liburuak, eskulanak, sukaldaritza eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.
Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak
Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria.
Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.