Merienda osasungarriak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du ...eta kitto!-k

Merienda osasungarriak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du ...eta kitto!-k
2021/04/29 eta kitto!
Joan den martitzenean “Merienda: hestebeteak ez badira, zer eman umeei?”  izeneko hitzaldi-tailerra antolatu zuen …eta kitto!-k Arrate Kultur Elkartean. Hamar bat lagunek eman zuten izena seme-alabentzat merienda osasungarriak egiten ikasteko saioan. Bergarako Mireia Alberdi nutrizionistak eman zuen tailerra eta zenbait pista eman zituen merienda ez ezik gainerako otorduak ere ahalik eta modurik osasuntsuenean prestatzeko. Gainera, hainbat proposamen ekarri zituen prestatuta eta haiek danak dastatzeko tartea ere izan zen.

Aurrez ere …eta kitto!-k antolatutako tailerretan izandakoa da Mireia aditua; maiatzean tupper osasungarrien inguruko saioa eskaini zuen online.

meriendak 2