Soraluze eta Eibarko mugarriak ezagutzeko aukera bikaina izan zen zapatuan

Soraluze eta Eibarko mugarriak ezagutzeko aukera bikaina izan zen zapatuan
2019/04/04 eta kitto!
Aurreko zapatuan 42 lagun batu zituen 21. Korrika Kulturalaren barruan Soraluzeko eta Eibarko mugarriak ezagutzeko antolatutako mendi-irteerak. Batzuk Untzagatik eta Maltzagako Irure auzotik beste batzuk irtenda, hiru bat ordu egin zuten modu lasaian Irure Gaineko 37 zenbakiko magarritik Santutxuetako 52.eraino ikusteko, beti ere mugarri horiek seinalizatu dituzten Julian Etxeberria, Angel Treviño eta Periko Iriondoren azalpenak entzuteko aukera aprobetxatuz. Amaierako hamaiketakoak azken ukitu ezinhobea eskaini zion eguraldiak lagundutako txangoari.