Jatetxe eta tabernetan euskararen erabilera errazteko mantelak banatzen hasi dira

Jatetxe eta tabernetan euskararen erabilera errazteko mantelak banatzen hasi dira
2022/12/19 eta kitto!
Gaur hasi dira Euskeraz primeran! kanpaina berriaren baitan egin diren paperezko mantelak banatzen ...eta kitto! Euskara Elkartetik, otorduak eskaintzen dituzten jatetxe eta tabernetan. Iaz, Udalaren babesarekin, ostalaritzari zuzendutako posterrak argitaratu zituen ...eta kitto!-k eta poster horiek oinarri hartuta egin ditu orain mantelak. Elkartetik adierazi dutenez, “manteletan tabernari eta bezeroen artean erabili ohi diren hainbat esaldi eta berba ageri dira: garagardoa, ogitartekoa, zer hartu nahi duzu?, zenbat da?... Azken batean, ostalari- tzan bezeroaren eta tabernariaren arteko euskarazko harremana erraztea du helburu Euskeraz primeran! ekimenaren kanpaina berri honek”.