Urteko Batzar Nagusia egin du …eta kitto!-k

Urteko Batzar Nagusia egin du …eta kitto!-k
2022/03/18 10:52
eta kitto!
Atzo egindako Urteko Batzarrean aurkeztu zituen …eta kitto!-k iazko balorazioa eta balantzea eta 2022erako proposamena eta aurrekontua. Aurrekoa urte zaila izan zela nabarmendu zuen elkarteak eta aurtengoa ere ez dela xamurra izango, baina hala ere “urte estrategikoa izango da guretzat, aldaketaz eta erronka berriz betetako urtea. Eta azkeneko bi urteetan egin ezin izan ditugunak berreskuratuko ditugula espero dugu”. Bestalde, 2014az geroztik ikutu gabe egon diren bazkide-kuotetan aldaketak izan dira taulan ikus dezakezuen moduan.

 

2022. URTERAKO BAZKIDE KUOTAK

- 16 urtetik behera 5 euro
- Langabetu, ikasle, jubilatu, etxeko andreak  20 euro
- Langileak  50 euro