Euskera online praktikatzeko taldeak antolatu ditu …eta kitto! Euskara Elkarteak

Euskera online praktikatzeko taldeak antolatu ditu …eta kitto! Euskara Elkarteak
ETA KITTO 2020, Mar 27

Koronabirusaren eraginetako bat  urruntze soziala da, ezin dugu kalean inorekin elkartu. Egoera horrek, jakina, eragina izan du berbalagunetan ere, baina …eta kitto! Euskara Elkarteak ez du haria eten nahi eta aukera eman nahi die herritar orori euskera online praktikatzeko.

Izena emanda duten berbalagun askok dihardute honez gero bideo-deien bitartez elkartzen, etxean goxo, euskera ahoan, lagun artean. Baina Berbetan programako kide ez direnei ere luzatu nahi die gonbidapena …eta kitto!-k. Euskera praktikatzeko, lagun berriak egiteko, ondo pasatzeko, euskera gehiago erabiltzeko… aukera polita duzue, eta etxetik mugitu gabe.

Eta horrez gainera, …eta kitto! Euskara Elkarteak dei egiten die euskaldunei, praktika behar dutenei laguntzeko prest dauden euskaldunei. Eskaini dezaketena oso handia eta baliotsua da, eta euskera praktikatzeko premia dutenek eskertuko dute.

Ez galdu aukera eta eman izena!

elkartea@etakitto.eus edo hemen

irazabal

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »