Euskera Untzagara plazaratu dute eusLiderrek gaur goizean

Euskera Untzagara plazaratu dute eusLiderrek gaur goizean
2019/04/05 eta kitto!
Musika, dantzak eta "euspintxo" txapelketa tartean, Untzaga plaza Euskalgunea bilakatu dute gaur goizean eusLiderrek. Izan ere, ikasturtean zehar eusLiderrak egitasmoa lantzen ibili diren ikasleek, Eibar BHI, La Salle eta Aldatzeko DBH 3. mailako ikasgeletakoek. AEKAhizeren eusLiderrak egitasmoa 2018ko udazkenean abiatu zuten gure herrian aipatutako ikastetxeetan, Eibarren AKEBAIren babesarekin, eta gaur kalera irten dira jai giroan landu dutena erakustera, BIDEO HONETAN IKUS DEZAKEZUEN BEZALA:

https://youtu.be/1RHGG-gP5FI