Ainhoa Arroitajauregi eibartarrak irabazi du Gaztea Cover lehiaketa

Ainhoa Arroitajauregi eibartarrak irabazi du Gaztea Cover lehiaketa
2021/04/16 eta kitto!
Olivia Rodrigoren "Driver License" abestiaren coverrarekin irabazi du Gaztea Cover lehiaketaren final handia Ainhoa Arroitajauregi eibartarrak. Epaimahaikideek emandako saria bereganatu du irabazleak: 2.000 euroko txekea musika material profesionala saltzen duen txirula.com dendan erabiltzeko. Maialen Gurbindok, (Chica Sobresalto taldeko eta "OT 2020" saioko kidea), Iñigo Etxezarretak (ETS) eta Leire Letuk (abeslaria, cover egilea eta "Gu" saioko kolaboratzailea) osatu dute epaimahaia. Entzulearen saria Maria Izagak eraman du, 499 botorekin. Parte hartze arrakastatsua izan du lehiaketak eta ia 200 abesti jaso dituzte.