BASH taldea: “Dinamika ezberdinak egiten ditugu talentua detektatzeko eta ahalduntzeko”
2022/02/04
12:03
eta kitto!
Irene Aguriondok eta Ane Davilak sortutako BASH taldeak pertsonengan eta bakoitzak duen talentuan sinesten du. Horregatik, sormena eta mugimendua sortuz, aniztasun funtzionala dutenentzako saioak eskaintzen dituzte. Iaz saio bat eskaini zuten Eibarren, baina aurten apustu sendoago batekin datoz: ‘Eibar mugimenduan’. Horren inguruan informazio gehiago behar izanez gero, @somosbash kontuan aurkituko dituzue Instagramen edo jarri eurekin harremanetan asociacionbash@gmail.com helbidearen bitartez.
Otsailaren 5ean zen hastekoa ‘Eibar mugimenduan’, baina atzeratu egin behar izan duzue. Hala ere, laster egongo zarete hemen, ezta?
Bai. Kontua da 16 urtetik gorako gazteekin ibiltzen garela batez ere eta zapatu arratsaldeetan Txolartek aisialdi-saioak antolatzen ditu eurentzat. Bertan oso gustura dabiltzanez, beste egun batean jarriko ditugu saioak, Txolartek antolatutakoekin bat ez egiteko eta ahalik eta jende gehienari espazioa eskaintzeko. Laster emango dugu jakitera saioak noiz hasiko diren.
Zer egiten duzue BASH proiektuan?
BASH orain dela lau urte jarri genuen martxan Arrasaten. Aniztasun funtzionala duten gazteentzat espazioak transformatu nahi genituen, gure esperientziatik eta ikuspuntutik ikusten genuelako transformazio horrek ondo egin ahal ziela. Ez bakarrik maila pertsonalean, baita talde-lanari dagokionean ere. Horretarako, hiru lerro markatu genituen proiektuaren barruan.
Zeintzuk dira?
Batetik, ikastolen barruan egiten dugu lan, ZIG (Zeregin Ikaskuntza Gela) geletan. Arrasateko Arizmendi ikastetxean egon gara hiru urtez, eta Elgoibarko eta Eibarko ZIG eskoletan ere bagaude. Orduan, aniztasun funtzionala duten ikasleekin egoten gara eskoletan. Bigarrenik, aisialdirako ematen ditugu barixakuetan eta zapatuetan, eta udalen bitartez bideratzen ditugu espazio horiek. Bi orduko saioak izaten dira eta aniztasun funtzionala duten gazteekin mugimendua eta sormena lantzen ditugu. Eta hirugarrenik, kirol elkarteekin gabiltza lanean ekitaldi puntualetan: Leintz Eskola Kirolarekin eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioarekin, adibidez.
‘Eibar mugimenduan’ aisialdiaren atalean sartuko genuke, baina zertan datza?
Hilabetean behin bi orduko saioetan, mugimendua eta sormena landuko dugu musikaren bitartez. Dinamika ezberdinak egiten ditugu pertsona bakoitzaren talentua detektatzeko eta ahalduntzeko. Horrez gain, ondo pasatzeko, espazio horretan ardura gabe ikasteko eta aurrerapenak edukitzeko egiten dugu hau.
Zenbateko iraupena izango du programak?
Azarora arte iraungo du, baina uztailean eta abuztuan etena egingo dugu. Saioak Portalean egingo dira.
Nori dago zuzenduta?
Adin-tarte bat finkatzen dugu beti, baina inori ez dizkiogu ateak itxi nahi. Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara moldatzen ditugu dinamika guztiak, nahiz eta talde-lanak garrantzia duen. ‘Eibar mugimenduan’ programan 12 eta 21 urte artekoetan zentratuko gara printzipioz, baina edozein pertsonak gure espaziora etorri nahi badu, ateak zabalik izango ditu.
Parte-hartzaileek baldintzaren bat bete behar dute?
Gogoa edukitzea besterik ez. Aniztasun funtzionala duten gazteengan zentratzen gara batez ere, baina autismoa, Down sindromea edo beste sindrome batzuk dituztenekin ere ibiltzen gara. Hori bai, programak hasi aurretik parte-hartzaileek behar berezirik duten jakitea gustatzen zaigu, espazio seguruak sortzen laguntzen digulako.
Iaz egun bat besterik ez zineten egon Eibarren, baina nolako esperientzia izan zen?
Oso ona! Gazte horiekin geunden lehen aldia zen, eta sortu genuen espazioa hain polita eta dibertigarria izan zen, gero zerbait hartzera joan ginela elkarrekin. Oso harreman estua eduki nahi duten gazteak dira eta errespetua landuz, musikaren dibertsitatea aprobetxatuz eta dantza eginez espazio segurua sortu genuen, lagundu egin genien, eta aniztasuna existitzen dela eta guztiontzat aberasgarria dela erakutsi genuen.
Horrelako programa batek zer eskaintzen die aniztasun funtzionala duten gazteei?
Lagunekin biltzeaz gain, musika oinarri hartuta, mugimendua, sormena, autoestimua, talentua eta beste hainbat gauza landu ahal direla ikusten dute. Hamar saioak amaitu ondoren, saioetan landutakoa, ikasitakoa eta aurreratutakoa erakutsi nahi diegu gurasoei eta parte-hartzaileei, euren egunerokoan lagungarriak izan daitezkeen dinamikak aurkitu ditzakegulako.
Askotan gizarteak aniztasun funtzionalaren zakuan sartzen ditu pertsona horiek eta etiketa horri dagozkion gauzak egitera mugatzen ditu. Zuek horrekin apurtzen duzue.
Hori azpimarratzea garrantzitsua da, askotan gurasoek, irakasleek edo aniztasun funtzionala duten gazteek esan digutelako gauza bat edo bestea ezin dutela egin, ez dela euren kontua, eta ez da horrela. Egiten ahalegindu behar dira eta ahalegindu ondoren ikusiko dute egin ahal duten ala ez. Taldeak eta pertsonak ondo ezagutzen saiatzen gara eta dinamika bera modu ezberdinean egin dezakete agian, baina onura berdina izango da. Denok gara gai edozein gauza egiteko, moduren batean edo bestean.
Eta, horrela, aniztasun funtzionala existitzen dela erakusten diozue gizarteari, tabuak apurtuz.
Bai, eta gehienbat ikustea kolektibo horretako zenbat gazte dagoen herrian. Pertsona guztiek beharrak ditugu, baina ez dira guztion beharrak asetzen. Udalak harritu egin dira aniztasun funtzionala duten gazteen kopurua ikusita. Eurentzat espazioak sortu behar dira gizartean eta herrietan.
Bestetik, zer eskainiko duzue Eibarko ZIG eskolan?
Maiatzean jarriko dugu martxan programa eta 10 saio eskainiko ditugu. Eskola egunetan eskaintzen dugu, 12:30etik 14:00etara, astean birritan. Kasu honetan ere musika izango da oinarri eta mugimendua eta sormena lantzen da, baina dinamikak hezkuntzara moldatzen ditugu irakasleekin elkarlanean.