Martxan dago Beldur Barik ikus-entzunezkoen lehiaketaren 13. edizioa

Martxan dago Beldur Barik ikus-entzunezkoen lehiaketaren 13. edizioa
ETA KITTO 2022, Urr 04

Beldur Barik ikus-entzunezkoen lehiaketaren edizio berria antolatu dute eta azaroaren 11ra arteko epea dago lanak bidaltzeko. Beldur Barik programa Emakundek gidatzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta EUDELen laguntzarekin. Programaren helburua gazteen artean indarkeria sexista eta matxista prebenitzea da eta, asmo horrekin, urte osoan zehar ekimen ezberdinak egiten dira gazteen artean hausnarketa bultzatzeko. Horietako bat da, hain zuzen, Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa.

Abendura bitartean ikus entzunezko lehiaketan parte hartzeko gomendio, aholku eta laguntza edukia zabaltzen joango dira beldurbarik.eus webgunean eta bertan daude oinarriak ere.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »