Udako argazki lehiaketa antolatu dute Indianokua gaztelekuan

Udako argazki lehiaketa antolatu dute Indianokua gaztelekuan
2020/09/17 eta kitto!
Aurreko asteko barixakuan zabaldu zituen berriz ere ateak Indianokua gaztelekuak eta, azken urteotan egin ohi duten bezala, oraingoan ere Udako Argazki Lehiaketarekin hasiko dute ikasturtea. Arduradunen berbetan, “oporrak ezberdinak izan diren arren, ziur gaude argazki sorta polita aterako zenutela! Aukeratu zuen gustokoena eta gaztelekuko Whatsappera (688 68 23 72) edo emailera (eibarkogaztelekua@gmail.com) bidali urriaren 4a baino lehen!”.



Aurrerantzean, osasun-egoerak okerrera egiten ez badu behintzat, ohiko martxari jarraituko diote Muzategi kalean dagoen gaztelekuan eta ordutegia ere betikoa izango da: martitzenetik eguenera, 18:00etatik 20:00etara; barixakuetan, 16:30etik 21:00etara; zapatuetan, 17:00etatik 21:00etara; eta domeka eta jai-egunetan, 17:00etatik 20:30era. Betiko moduan, gaztelekuan egiten diren jardueren berri izateko eibarkogaztelekua.wordpress.com helbidera jo daiteke.