Germinatuak prestatzeko ikastaroa antolatu du ...eta kitto!-k abenduaren 1erako

Germinatuak prestatzeko ikastaroa antolatu du ...eta kitto!-k abenduaren 1erako
2020/11/23 eta kitto!
Germinatuak nola prestatzen diren ikasi nahi dutenentzat sukaldaritza-tailerra antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak, Illunabarrian programaren barruan. Abenduaren 1ean izango da, 18:00etan, Arrate Kultur Elkartean. Kimuak etxean modu desberdinetan nola prestatu eta sukaldean nola erabili ikasteko aukera egongo da, besteak beste. Izena emateko ...eta kitto!-ra deitu behar da (943200918) eta hilaren 30era arte edo toki guztiak bete arte eman ahalko da izena. Ikasroak 3 euro balio du.