Gervasio Sanchez argazkilariaren “Sarajevo, gerra eta bakea” erakusketa zabaldu dute udaletxean

Gervasio Sanchez argazkilariaren “Sarajevo, gerra eta bakea” erakusketa zabaldu dute udaletxean
2017/05/24 eta kitto!
Foru Aldundiko Lankidetzako Zuzendaritzak, Euskal Fondoak eta Eibarko Udalak elkarrekin Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrenaren inguruan antolatuta, atzoz geroztik Gervasio Sanchez argazkilariaren “Sarajevo, gerra eta bakea” erakusketa dago ikusgai udaletxeko patioan. Gervasio Sanchez mundu osoan zehar ibili da lanean erreportari grafiko modura eta gatazka armatu ugari bizi izan ditu. Hedabide ezberdinentzat lan egin du, nahiz eta gehienetan kazetari independente modura aritu, eta sari garrantzitsuak jaso ditu, besteak beste, kazetaritzako Ortega y Gasset saria. 50 argazkiz osatutako erakusketa da ekainaren 18ra arte egongo da zabalik.

gervasio sanchez erakusketa01 gervasio sanchez erakusketa02 gervasio sanchez erakusketa03 gervasio sanchez erakusketa04 gervasio sanchez erakusketa05 gervasio sanchez erakusketa06 gervasio sanchez erakusketa07 gervasio sanchez erakusketa08 gervasio sanchez erakusketa09 gervasio sanchez erakusketa10