Gilda-lehiaketako irabazleak eguaztenean emango dira ezagutzera

Gilda-lehiaketako irabazleak eguaztenean emango dira ezagutzera
2016/03/07 eta kitto!
Aurreko eguen eta barixakuan buru-belarri jardun zuen Gilda Lehiaketako epaimahaiak 2. edizio honetara aurkeztu diren gildak dastatzen. Mireia Alonso, Josu Gimenez eta Josu Mugerza epaimahaikideek ez zuten lan makala izan gilda guztiak dastatzen, baina aditzera eman dutenez, pozarren jardun dute. Parte hartzaileek egindako lana azpimarratu dute, oso gilda onak, kalitatezkoak, aurkeztu direla nabarmenduz,

Epaia eguaztenean, martxoak 9, emango dute ezagutzera. Alde batetik, epaimahaiaren saria egongo da (150€) eta bestetik herritarren saria (150€). Tabernetan botoa eman duten bezeroen artean, berriz, Kantabria jatetzean 2 lagunentzako afaria zozketatuko da.

II. Gilda Lehiaketak, aurten ere, erantzun ona izan du; guztira 24 tabernak hartu dute parte. Lehiaketa Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak.

Jarraian dituzue lehiaketan parte hartu duten gildetako batzuk.gildak 8gildak 9gildak 10gildak 11gildak 12gildak 13

gildak 1

gildak 2gildak 3gildak 4gildak 5