10 positibo berri erregistratu dituzte EAE-n, horietako 2 Orion

10 positibo berri erregistratu dituzte EAE-n, horietako 2 Orion
2020/06/21 11:37
eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera, PCR bidez atzemandako koronabirus kasuak 10 izan dira EAEn, atzo baino 6 gutxiago. Gipuzkoan bi kasu  atzeman dituzte, biak Orion. Aurreko egunean  Orion beste 3 kasu zenbatu ziren.  Araban 2 izan dira erregistratutako positibo berriak, biak  Gasteizen; Bizkaian, aldiz, 6 positibo berri egon dira (4 Bilbon, eta kasu bakarra Barakaldon zein Artean).

Gaur gaurkoz, RO indizea 0,98 da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Prebentzio neurriak betetzeko eta arduraz jokatzeko deia egin die herritarrei Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

Atzo ez ziren hildako berririk egon.  Horrez gain, COVID diren edo izan diren 10 pertsona daude ZIUn, aldaketarik gabe.