101 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren azken hiru egunetan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
101 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren azken hiru egunetan
ETA KITTO 2021, Abe 09

Azken hiru egunetan 245 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Debabarrenean, horietako 101 Eibarren. Intzidentzia-tasa 2045,57koa da orain gure herrian.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 58 kasu berri atzeman dituzte (1485,74); Deban 26 (1852,19, Elgoibarren 24 (823,22), Mutrikun 17 (1242,00), Mendaron 4 (756,50), Soraluzen 15 kasu (754,91), eta Mallabian 0 (1428,57).

Euskadi mailan, azken astean 9.720 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 791,56koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,08koa. Bestalde, 293 daude ospitalean,  eta 73 ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »