11 positibo berri atzeman dituzte Eibarren azkenengo bi egunetan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
11 positibo berri atzeman dituzte Eibarren azkenengo bi egunetan
ETA KITTO 2021, Urt 07

Azkenengo bi egunetan 11 positibo berri atzeman dituzte Eibarren (6 positibo urtarrilaren 5ean eta 5 positibo 6an). Horrela, intzidentzia-tasa jaitsi egin da eta 211,11an dago.

Eskualdeko beste herrietara begira, Deban eta Elgoibarren 12 kasu atzeman dituzte, eta Ermuan, Mutrikun eta Soraluzen 2 kasu. Beraz, 41 positibo berri atzeman dituzte Debabarrenan azken bi egunotan.

Atzo, 7.235 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 501 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 73 Araban, 290 Bizkaian, 131 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 72 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 57 hildako egon direla.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »