12 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren, 42 Debabarrenean

12 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren, 42 Debabarrenean
2021/04/22 eta kitto!
Atzo 12 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten herrian eta intzidentzia-tasa igo egin da, 567,81an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan 11 positibo atzeman zituzten eta eremu gorrian sartu da (424,50); Deban bederatzi (1.283,70;, Elgoibarren bost (294,63); Mutrikun bi (545,73); eta Soraluzen, Mallabian eta Mendaron bana. Beraz, eskualdean 42 positibo berri atzeman zituzten guztira, aurreko egunean baino bost gehiago.

Atzo EAEn 12.497 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 1.013 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 99 Araban, 465 Bizkaian, 443 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 94 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 165 pertsona ZIUn daude.