12 positibo gehiago atzeman zituzten atzo Eibarren eta intzidentzia-tasa 447,70ra igo da

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
12 positibo gehiago atzeman zituzten atzo Eibarren eta intzidentzia-tasa 447,70ra igo da
ETA KITTO 2021, Urt 29

Atzo 12 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean bezala, eta intzidentzia-tasa 447,70ra igo da.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuak (549,35) eta Elgoibarrek (745,23) eremu gorrian jarraitzen dute sei eta hamabost positibo gehiago atzeman ondoren, hurrenez hurren; Soraluzen bi positibo atzeman zituzten (75,49), eta Deban (311,75), Mutrikun (414) eta Mendaron (851,06) bana. Beraz, guztira 38 positibo berri atzeman zituzten atzo Debabarrenan, aurreko egunean baino zazpi gehiago.

Atzo, 17.285 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 1.264 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 178 Araban, 714 Bizkaian, 357 Gipuzkoan eta 15 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 86 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 140 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »