120 koronabirus kasu berri gehiago atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
120 koronabirus kasu berri gehiago atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Abe 20

Azken lau egunetan 120 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa gehiago jaitsi da, 1597,87an kokatuz.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 60 kasu berri atzeman dituzte (1516,95); Elgoibarren 32 (1065,86), Mutrikun 30 (1919,46), Deban 28 (1925,55), Soraluzen 14 (1434,32), Mallabian 2 (1008,40) eta Mendaron 1 (803,78). Beraz, azken lau egunetan 287 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 14.928 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 1179,15ekoa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,13koa. Bestalde, 324 lagun ospitaleratu dituzte, 105 dira ZIUn daudenak eta 38 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »