Andresi Zabala eta Matilde Isasi-Isasmendiren testigantzak jasotzen dituzten bideoak Ego Ibarraren webgunean

Andresi Zabala eta Matilde Isasi-Isasmendiren testigantzak jasotzen dituzten bideoak Ego Ibarraren webgunean
2023/03/07 eta kitto!
Egoibarra batzordeak Andresi Zabala Abasolo eta Matilde Isasi-Isasmendi Gallastegiren testigantzak jaso ditu Eibartarren Ahotan proiektuaren baitan.  Andresi eta Matilde aski ezagunak dira Eibarren osasun munduan egin duten lanagatik.

Andresa Zabala 1929an jaio zen, Eskoriatzako Bolibar auzoan. Batxilergoa Gasteizen ikasi zuen eta gero Bilbon erizain eta emagin ikasketak egin zituen. Eibarren, lehenik emagin bezala lanean ibili zen amategia sortu aurretik eta geroago erizain bezala. Etxeetan bisitak egiten zituen eta anbulategian ere kontsulta pasatzen zuen. ALFA-ko lantegiak langileen seme-alabentzat zabaldu zuen kontsultategiko erizaina ere izan zen.  BERE TESTIGANTZEN BIDEOAK HEMEN IKUSGAI

Matilde Isasi-Isasmendi 1933an jaio zen Iurretan; 1970ean etorri zen Eibarrera,  eta bertako anbulatorioan aritu zen erizain lanetan, 1995 urtean erretiroa hartu zuen arte. Erizain eta emagin izanik Eibarko hainbat ume munduratzen lagundu zuen. Anbulatorioko lana, 80-90 hamarkadetako drogen arazoa, Pagaegi kaleko amaetxea, Eibarko planninga eta gure herriarentzako interes handiko beste hainbat gai ditu hizpide. BERE TESTIGANTZEN BIDEOAK HEMEN IKUSGAI