13 positibo berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
13 positibo berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Urt 08

Atzo 13 positibo berri atzeman zituzten Eibarren eta intzidentzia-tasa igo egin da, 247,51an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Deban 5 kasu atzeman dituzte, Ermuan 4 eta Elgoibarren bakarra. Beraz, 23 positibo berri atzeman dituzte Debabarrenan azken bi egunotan.

Atzo, 7.503 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 535 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 73 Araban, 283 Bizkaian, 170 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 71 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »