14 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren, 37 Debabarrenean

14 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren, 37 Debabarrenean
2021/04/21 eta kitto!
Atzo 14 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten herrian eta intzidentzia-tasa 545,97an dago. Beraz, eremu gorrian jarraitzen dugu.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan zazpi positibo atzeman zituzten (362,07), Elgoibarren lau (251,30); Deban (1.136,99), Soraluzen eta Mallabian hiru; Mendaron bi; eta Mutrikun bat (564,55). Beraz, eskualdean 37 positibo berri atzeman zituzten guztira.

Atzo EAEn 12.709 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 1.002 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 120 Araban, 445 Bizkaian, 420 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 117 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 158 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, apirilaren 12tik 18ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 32 hildako egon direla.