14 positibo berri atzeman dituzte Eibarren

14 positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/04/07 eta kitto!
Atzo 14 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren, eta herriak intzidentzia-tasak gora egin du, 291,18an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibarren sei positibo atzeman zituzten (355,29), Ermuan bi (474,44), Soraluzen hiru, eta Mallabian eta Deban bana.

EAEn 9.247 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 731 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 93 Araban, 348 Bizkaian, 282 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 66 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 100 pertsona ZIUn daude.