14 urtetik beherakoak kalera irten ahal izango dira bihartik aurrera

14 urtetik beherakoak kalera irten ahal izango dira bihartik aurrera
2020/04/25 eta kitto!
Bihartik aurrera 14 urtetik beherako haurrek kalera irtetzeko aukera izango dute. BOE aldizkari ofizialak jasotzen duenez, kalera irtetzeko baimena 14 urtetik beherakoei dagokie eta, beraz, 14 urteko nerabeak ez dituzte aintzat hartu neurrian. Bestalde, umeak heldu batekin lagunduta irten beharko dira, eta zaintzaile bakoitzeko hiru ume joan ahal izango dira gehienez. Laguntzailea etxekidea izatea ez da derrigorrezkoa izango, baina kasu horretan tutoreen baimena (idatzia) beharko da.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001
Bihartik aurrera, beraz, egunean behin irten ahal izango dira kalera, etxetik kilometro batera urrutienez, eta ordubetez, 09:00etatik 21:00etara. Tarte horretan, paseatu edo jolasean ibili ahal izango dira, jolas parkeetara sartu barik, baina etxetik jostailuak ateratzen lagako diete. Hala ere, segurtasun tartea zaindu beharko dute: ahal izanez gero bi metrokoa, eta, ezin baldin bada, gutxienez metro batekoa. Gainera, eskuak sarritan garbitu beharko dituzte eta ezin izango dituzte beste umeen jostailuak ikutu.