146 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 926,64koa da

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
146 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 926,64koa da
ETA KITTO 2022, Uzt 11

Joan den astean 146 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 926,64koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 57 (922,35) kasu berri atzeman dituzte; Ermuan 36 (506,14); Mutrikun 15 (545,73); Deban 7 (331,06); Mendaron 5 (349,65); eta Soraluzen (182,39) eta Mallabian (423,73) bina kasu. Beraz, joan den astean 270 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 9.531 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 793,95koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,30ekoa da. Bestalde, 675 lagun ospitaleratu dituzte, 32 daude ZIUn eta 26 lagun hil dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »