153 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
153 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Abe 02

Azken hiru egunetan 153 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 1594,23koa da orain.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 48 kasu berri atzeman dituzte (1092,45); Deban 23 (843,57), Elgoibarren 19 (753,90), Mutrikun 10 (865,64), Mendaron (1229,31) eta Soraluzen bosna kasu (327,13), eta Mallabian 3 (2100,84). Beraz, azken lau egunetan 266 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 7.692 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 577,17koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,26koa. Bestalde, 207 lagun ospitaleratu dituzte eta 55 ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »