16 positibo atzeman dituzte Eibarren azken hiru egunetan

16 positibo atzeman dituzte Eibarren azken hiru egunetan
2021/02/22 eta kitto!
Barixakutik domekara 16 positibo atzeman dituzte Eibarren (7 barixakuan, 2 zapatuan eta 7 domekan) eta aurreko asteko joerarekin jarraituz, intzidentzia-tasak behera egiten jarraitzen du, 320,30ean kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibar da gune gorrian jarraitzen duen bakarra, 580,59ko intzidentzia-tasarekin, nahiz eta azken hiru egunetan positibo atzeman duten. Bestetik, Ermuan zortzi kasu egon dira, baina Debabarrenako beste herrietan ez dituzte positibo berririk atzeman.

Atzo, 6.646 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 303 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 46 Araban, 166 Bizkaian, 85 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 27 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 145 pertsona ZIUn daude.