17 positibo berri Debabarrenean, horietako 6 Eibarren

17 positibo berri Debabarrenean, horietako 6 Eibarren
2021/02/24 eta kitto!
Gaur eguerdian argitaratu diren datuen arabera, 16 positibo berri atzeman ziren atzo Debabarrena eskualdean (aurreko egunean baino 4 gutxiago). Horietako 6 Eibarren detektatu zituzten eta intzidentzia-tasa 316,66an dago;  Ermuan 5 egon ziren (255,95); bina kasu Elgoibarren (433,28) eta Soraluzen (150,98) eta kasu bakarra Deban (36,68).

Atzo, 9.543 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, horietatik 405 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 65 Araban, 233 Bizkaian, 103 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 44 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 132 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, otsailaren 15etik 21era bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 68 hildako egon direla.