19 positibo berri Debabarrenean, gehienak Eibarren

19 positibo berri Debabarrenean, gehienak Eibarren
2020/04/11 eta kitto!
Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, dagoeneko 223 lagunek daukate Covid-19a Debabarrenean, atzo baino 19 gehiagok. Positibo berri gehienak Eibarren erregistratu dira (13). Ermuan 4 kasu berri daude, eta bi Elgoibarren.

Positiboen datuak herriz herriz (datu metatuak dira):
Eibar              122
Elgoibar       28
Ermua           52
Deba               5
Mendaro       2
Mutriku         8
Mallabia        0
Soraluze        6

Eibarko ospitalari dagokionez, 55 gaixo daude ingresatuta; eta Mendaroko Ospitalean, 12. Aurreko egunean baino hiru gutxiago. Beraz, hauxe da berri positiboa: pixkanaka jaisten doala ospitaletan ingresatuta dauden pertsonen kopurua.

Une honetan 1.381 pertsona daude ingresatuta EAEn, joan den martxoaren 30ean baino 500 gutxiago.
Guztira, 10.515 pertsona konfirmatu dira Euskadin koronabirusarekin, 765 hildako eta 5.092 sendatu edo alta emanda.
COVID19 positibo berrien kopurua 412 da EAEn eta guztira, Euskadin egiaztatutako kutsatutako pertsonak 10.515 dira. Atzo 1.498 test egin ziren, eta haietatik % 76 negatibo eman zuten. Guztira, 28.928 proba egin dira.